XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta izango nuela gerora ere lana makinatzar haietakoren batek maingutzen ez baninduen.

Baina isilik egoten ez nuen asmatu.

Etxekoen ezkutuan eman nituen aroztegian gau mordoa.

Lagunei ere ez nien ezer kontatu, nire lepo barre egingo baitzuten Frai Kandidori musutruk hainbesteko mesedea egin niola jakinez gero.

Baina Inaziori bai.

Komentuko baratzezainarekin banuen konfiantza apurren bat eta hari hustu nizkion nire zalantzak eta jakinminak.

Hark esanda jakingo zuen Frai Joxe Kruzek.

Frai Joxe Kruzek ez zeukan gordetzeko, eta besteren bati.

Familiakoak, jiran-jiran jakin egingo zuten, eta lagunek ere bai.

Eta batzuen errietak eta besteen adar-jotzeak eraman beharko nituen.

Hitza eman eta jan egin duk, ume ernegatuko zitzaidan Frai Kandido bera ere.

Zuloa sumatu nuen urdailean, gose sotilarena baino mingarriagoa, eta taberna barrenera jo nuen.

Ardo ona ibiltzen zuten, baina ozpin kiratsa zegoen izugarria.

Halere aroztegian mokadua egin baino nahiago izaten nuen lankideekin tabernara joan.

Ez gizonago sentitzen nintzelako.

Han beti biltzen ziren bost-sei aitona sutondoan hamaiketako-legea egitera, eta haien kontuak eta komediak entzutea nuen gustuko.